top of page

GIZAKION ARTEKO KONEXIOA EZINBERTZEKOA DA OSASUnERAKO ETA ONGIZATERAKO

Zure esperientzia elkarbanatu eta bertzeekin solas egin nahiko zenuke?

Gure buruarekin ongi sentitzeko beharrezkoa dugu bertzeekiko kontaktua, baita inguruarekıko atxıkimendua eta zerbaiten parte garela sentitzea ere. Bizitzen ari garen une gogor hauetan inoiz baino gehiago. Elkarrekin solasteak eta entzuten gaituztela jakiteak segurtasuna eta ongizatea ematen dizkigu. 

 

Espazio honetan orotariko pertsonak elkartuko ditugu, mundu desberdinetakoak, bertze era batera espazio eta solasaldi berdinetan topatzea zaila ızanen luketenak.


Honela, aniztasunak dakarren aberastasuna eta besteekin loturak sortzeak dakarren ongizatea ezagutuko dıtugu.

pexels-photo-3779770.jpeg

gızakıok beharrezkoa dugu elkarrekın kontaktuan egotea

hombre-joven-feliz-que-senala-su-dedo-contra-contexto-amarillo_23-2148119753.jpg

aurreırıtzıak ezabatu. elkarren arteko loturak eta babes sareak sortu bızıkıdetza ahalbıdetzeko

Zertan datza "Topaketa inprobableak"

“Topaketa inprobableak” adin desberdinetako jendea elkartuko duen topaketa sail bat izanen da; bertan, elkarrekin solastu ahal izanen dira elkar ulertzeko eta komunitate beraren parte direla sentitzeko.

 

Topaketa hauek 2023ko urrian eta azaroan ızanen dıra. 

 

Saioak bideratzaile profesionalek zuzenduko dituzte. Partehartzaileek adierazitako zailtasun, jakin-min eta desberdintasunetatik abiatuta, zenbait solasgai planteatuko dituzte; era berean, solas-jarioa erraztuko dute.

 

Saioak irekiak eta debaldekoak izanen dıra. Saio bakarrera edo bat baıno gehiagotara apuntatzea posıble da.


*Topaketak aurrez aurre eginen dıra, pandemia egoerari dagozkion segurtasun neurri guztiak betez eta horretarako espazio egokıak erabiliz.

​taldekako saioak

Topaketak dohainik dıra, online eta aurrez aurre

2023eko urria/azaroa

partehartzea dohaınık da. saıoa batera edo bat baıno gehıagotara joatea aukera dezakezu, onlıne modalıtatean edo aurrez aurre.

mujer-joven-sonriente-que-senala-sus-dedos-arriba-mirando-arriba-contra-pared-gris_23-2148
bottom of page